Politika -

Igeldo Donostiatik bereiztu

Eusko Jaurlaritzak "adostasun zabala" eskatu du Igeldoren inguruan

Donostiako Udaleko oposizioko taldeak, berriz, Aldundiak hartutako erabakiaren aurka agertu dira.

Igeldo
Igeldo
Igeldo

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Igeldoko prozesua "ahal den adostasun zabalenarekin" egitea eta egungo legedia errespetatzea eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari.

Gobernu bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, Jaurlaritzak ez du Igeldoren auziari buruzko jarrera zehatzik, ez baitu prozesuan parte hartze zuzenik izan, Gipuzkoako foru erakundeen araudiaren baitan garatu delako.

"Eusko Jaurlaritzak espero duena da pausoak ahal den adostasun zabalenarekin ematea eta egungo araudia errespetatzea", azpimarratu du.

Donostiako Udalaren jarrera

Donostiako Udaleko Parte Hartze zinegotziak, Axier Jakak, Gipuzkoako Aldundiak Igeldoren inguruan hartutako erabakia izan du hizpide. Jakak adierazi duenez, “erabakia normaltasun demokratikoarekin jaso behar da, modu arduratsuan eta koherentziaz”. “Erabakiak, gainera, bizilagunen gehiengoaren babesa du”, adierazi du.

Oposizioko taldeak, berriz, erabakiaren aurka agertu dira. EAJ-PNVko Eneko Goiak esan duenez, “erabakia Udalaren bizkar hartu da eta ez da egokia”. “Bide juridiko eskasa” duela gaineratu du.

Goiak gaineratu duenez, bere taldeak ez du PSE eta PPk aurkeztuko duten zentsura mozioa babestuko.

PSEko Ernesto Gasco ere erabakiarekin kritiko agertu da. “Egun tristea da gaurkoa Donostiarentzat. Martin Garitanoren Aldundiak bere irizpideak ezarri ditu Udalaren aurka”.

Ramon Gomez Ugalde, PPko ordezkariak, bestalde, jeltzaleei egotzi die errua, “donostiarren kaltetan Izagirreri eta Garitanori babesa emateagatik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea