Politika -

Europar Batasuna

'EBko itunak Katalunia independente batean ez lirateke aplikatuko'

Espainia herrialde "batu eta fidagarri" gisa EBren barruan mantentzea espero du Van Rompuyk. "Estatu berri independente bat EBrekiko hirugarren herrialde bat izango litzateke", erantsi du.

Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentea. Argazkia: EFE
Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentea. Argazkia: EFE
Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu Europar Batasunarekiko beste estatu bat izango litzatekeela ohartarazi du gaur Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak. Ondorioz, "EBko itunak ez lirateke aplikatuko", erantsi du Van Rompuyk.

Van Rompuyk eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak prentsaurrekoa eman dute elkarrekin, Moncloako jauregian bildu eta gero.

Espainia herrialde "batu eta fidagarri" gisa EBren barruan mantentzea espero duela esan du Van Rompuyk.

Estatu bat bereiziko balitz aplikatuko liratekeen printzipioak gogorarazi ditu Europako Kontseiluko presidenteak. Estatu kidetik banandu den herrialdeari EBko itunak aplikatzerik ez dagoela azaldu du Van Rompuyk.

Van Rompuy efe

Van Rompuy eta Rajoy, Moncloan. Argazkia: EFE

"Estatu independente bat EBrekiko beste herrialde bat izango litzateke, eta independentzia aldarrikatzen duen egunetik ez lizkiokete itunak aplikatuko", esan du Europako Kontseiluko presidenteak.

Estatu berriak EBn sartzea eskatzeko aukera izango luke, baina Batasuneko kide guztiek berretsi beharko luketela ohartarazi du Van Rompuyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea