Politika -

Palmako Lurralde-auzitegia

Indultua ebatzi arte kartzelan ez sartzea eskatu du Matasek

Eskakizunaren inguruko agiri guztiak jaso arte indultuaz hitz egingo ez duela ziurtatu du Espainiako Gobernuak.

El expresidente del Govern balear Jaume Matas. Foto: EFE
El expresidente del Govern balear Jaume Matas. Foto: EFE
El expresidente del Govern balear Jaume Matas. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Influentzia-trafikoagatik bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Palmako Lurralde-auzitegiak Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiari. Kartzelaratzea bertan behera uztea eskatu du orain Matasek, Gobernuak indultua ebatzi arte.

Zigorra bertan behera uzteko edo isun batekin ordezkatzea eskatzeko helegitea aurkeztu zuen Matasek, baina lurralde-auzitegiak atzera bota zuen atzo. Horrela, Ingurugiro ministro ohiaren abokatuak kartzelan ez sartzea eskatu du, Gobernuak indultuaren inguruan erabaki arte.

Balear Uharteetako presidente ohiak Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean indultu eskakizuna aurkeztu zuen abenduaren 8an zuzentasunaren eta errukiaren argudioak erabiliz, Pilar Gomez Pavon bere abokatuak azaldu duenez.

Antzeko kasuetan egin duen bezala Palmako Auzitegiak eskakizuna onartuko duela uste du abokatuak. Antonio Alemany kazetariaren adibidea aipatu du Gomez Pavonek. Matasen epaiketa berean zigortu zuten Alemany, Balearretako Gobernuaren fondo publikoak legez kanpo bereganatzeagatik.

Auzitegiak indultuaren inguruan erabaki bitartean, prozesuak aurrera jarraituko du. Horrela, bost egunen buruan presidente ohiak kartzelan borondatez sartzeko eskaera jasoko du.

Espainiako Gobernua

Jaume Matasen eskakizunaren inguruko agiri guztiak jaso arte indultuaz hitz egingo ez duela ziurtatu du Espainiako Gobernuak.

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroaren hitzetan, Gobernuak ez du Matasen indultu eskakizunaren inguruan iritzirik plazaratuko. Ministerio Fiskalak eta Palmako Auzitegiak txostena igorri behar dutela gogorarazi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea