Politika -
Valentziako telebista
Konstituzionalak RTVVren itxieraren kontrako helegitea onartu du
Halere, itxita jarraituko du momentuz. PSOEk helegitea aurkeztu zuen, bere iritzian, Generalitatek komunikazio talde publikoaren karguak berritzeko onartu zuen dekretua legez kanpokoa baitzen.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak onartu du PSOEk Kongresuan duen taldeak jarritako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Valentziako Irrati Telebista (RTVV) aldearen itxieraren kontra, baina ez du itxiera prozesua etengo.
Horrela, Konstituzionalak Kongresura, Senatura eta Gobernuaren egoitzara igorri dio salaketa, bada ezpada prozesuan parte hartu eta alegazioak aurkeztu nahi duten.
PSOEk aurreko azaroan aurkeztu zuen errekurtsoa, bere iritzian, Generalitatek komunikazio talde publikoaren karguak berritzeko onartu zuen dekretua "legez kanpokoa" baitzen.