Politika -

Bake elkarrizketak

FARCek 30 eguneko su-etena iragarri dute

Datorren igandean, abenduak 15, sartuko da indarrean su-etena. FARCek larunbatean, Inzan, 9 hildako eragin zituen erasoaren ostean dator iragarpena.

Argazkia. EFE
Argazkia: EFE
Argazkia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak 30 eguneko alde bakarreko su-etena iragarri du abenduaren 15etik aurrera.

Pablo Catatumbo FARC gerrillaren negoziazio taldeko mintzakideetako batek eman du berria igande honetan Habanan, bake elkarrizketan egiten ari diren gunean bertan. Catatumbok FARCeko Estatu Nagusiko idazkaritzak sinatutako ohar bat irakurri du.

"Abenduaren 15eko gauerditik aurrera, 30 egunez, su-etena betetzeko eskatzen diegu gerrillariei eta milizianoei, herriaren aldarriarekin bat eginez", adierazi dute.

Etsaiaren balizko erasoen aurrean adi egiteko, eta erasorik balego luzamendurik gabe eraso egiteko eskatu diete FARCeko kideei.

"Kolonbiako Gobernuak ere erasoak etengo dituenaren esperantza daukagu, gure keinuari erantzunez", gaineratu dute.

FARCek larunbatean, Inzan, 9 hildako eragin zituen erasoaren ostean dator iragarpena.

Uribek FARCen su-etena kritikatu du

Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak FARCen su-etena kritikatu du. Cauca eskualdean 9 hildako eta 38 zauritu utzi zituen atentatuaren biharamunean egin du iragarpena FARCek.

"Hilketak eragin eta gero su-eten batekin disimulatzen ari dira orain", adierazi du Alvaro Uribek bere twitter kontuan. Iragarpena iruzur hiltzailetzat jo du, gainera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea