Politika -

'Herri harresia'

Ihesean dauden Segiko lau kide Durangon agertuko dira gaur mozorrotuta

Iragarri dutenez, Durango kaleetan ibiliko dira, mozorrotuta, kamiseta eta mozorro laranjekin; ekimenean mozorrotuta parte hartzeko deia egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ihesean dauden lau gazte Durangon izango dira gaur, igandea, mozorro eta kamiseta laranjekin, eta jendearen parte-hartzea eskatu dute, mozorrotuta joateko deia eginez.

Laurek ez ziren Auzitegi Nazionalean agertu, Segiko ustezko 40 kideren kontra makro sumarioaren baitan egindako epaiketan.

Ekimen honen bidez, "desobedientzia zibila" sustatu nahi dute, Donostiako Boulevarren, Ondarroan eta Iruñean, beste atxiloketa batzuen aurrean, egin zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea