Politika -
'Barne eztabaida'
Baliteke Frantzian dauden ETAko presoek kontrol telematikoa onartzea
Vasco Press agentziak jakinarazi duenez, ETAko presoek aspaldi hasi zuten eztabaidaren ondorioetako bat litzateke erabakia.
Frantziako espetxeetan dauden ETAko presoak kontrol telematikoa eta kalte-ordainak ordaintzeko prest egongo lirateke, behin behineko askatasuna lortzeko, Vasco Press agentziak zabaldu duenez. Erabaki honek historikoki ETAk hartutako jarreraren kontra egingo luke, horien moduko neurriak onartzea galarazita izan baitute ETAko militanteek.
Albiste-agentziaren arabera, eztabaida azken hilabeteetan hasi zuten eta hau ondorioetako bat litzateke. Bestak beste, kontrol telematikoa izateko eskumuturrak eramatea onartuko omen dute presoek, baita ordaintzeke dituzten kalte-ordainak ordaintzea ere. Akordio horrek ez du kartzela espainiarretan dauden presoengan eragingo.
Historikoki ETAk erabaki horien neurrien aurrean izandako jarreraren kontra egingo du, baina azken urteetan gaixotasun larriren bat zuen presoak salbuespen izan dira,