Politika -

Batasunaren ilegalizazioa

Atutxari ezarritako kargugabetzea berretsi du Konstituzionalak

Konstituzionalak Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohiak eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Mahaiko kideek jarritako babes helegitearen aurka egin du.

Atutxa, Bilbao eta Knorr. EITB.
Atutxa, Bilbao eta Knorr. EITB.
Konstituzionalak babesa ukatu die Atutxa, Bilbao eta Knorri

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohiak eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Mahaiko kideek bere egunean jarritako babes helegitearen aurka egin, eta ezarritako kargugabetzeak eta isunak berretsi egin ditu Auzitegi Konstituzionaleko Osoko Bilkurak.

2008. urtean, Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Atutxak, Knörrek eta Bilbaok aginte judiziala "desobeditu" zutela, Sozialista Abertzaleak Legebiltzarreko taldea ez zutelako desegin (2003. urtean Batasuna legez kanpo utzi zuten).

Horrenbestez, urte eta erdian kargu publikorik izatea debekatu zion Atutxari, eta 18.000 euroko isuna ezarri zion. Knörri eta Bilbaori, berriz, urtebeteko kargugabetzea eta 12.000 euroko isuna ezarri zien.

Atutxak, Knörrek eta Bilbaok babes helegitea jarri zuten Auzitegi Konstituzionalean, eta gaur Konstituzionaleko Osoko Bilkurak bertan behera uztea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea