Politika -
Estatus politiko berria
Erabakitzeko eskubidean oinarritutako estatusa aurkeztu du EH Bilduk
Koalizio abertzaleak "proposamen zehatza" aurkeztuko dio datorren ostegunean EAJ alderdiari.
Erredakzioa
EH Bildu koalizioak adierazi duenez, ostegunean EAJrekin izango duen bileran, aitorpenean eta erabakitzeko eskubidean oinarritutako Euskadiko estatus politiko berri bat aurkeztuko die jeltzaleeli.
Koalizioa osatzen duten lau alderdietako ordezkari nagusiek prentsaurrekoa eskaini dute Donostian. Bertan, EAJ alderdiak estatus politiko berriaren inguruan bultzatu nahi duen eztabaidan izango duen jarrera eman dute ezagutzera.
Ondorengoek parte hartu dute, besteak beste, prentsaurrekoan: Sortuko Hasier Arraiz, Joseba Permach eta Pernando Barrena, EAko Peio Urizar eta Ikerne Badiola, Alternatibako Oskar Matute, eta Aralarreko Patxi Zabaleta eta Rebeka Ubera.
Ubera eta Urizarrek, euskaraz eta gaztelaniaz, EH Bilduren jarrera ezagutzera ematen duen oharra irakurri dute. Adierazi dutenez, “EAJk luzatutako eskua jaso dugu, Euskal Herriak hamarkadetako ukapenari amaiera emango dioen estatus berria behar baitu”.
Ostegunean Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiarekin izango den bilerara “proposamen zehatza” eramango du koalizio abertzaileak. Proposamen horretan Loiolako Akordioaren edukiak eta Ibarretxe planaren sarrera jasotzen dira. “Paradigma argi eta garbiak, non etorkizuneko akordio demokratiko baten oinarriak zehaztu ziren”, adierazi du koalizioak.
Erabakitzeko eskubidea
EH Bilduren aburuz, autodeterminazio eskubideak etorkizuneko estatus berriaren oinarrizko puntua izan behar du, “erabakitzeko eskubiderik gabe ez baitago ‘estatus berririk’”.
Zentzu horretan, “ideologia edo lurralde aldetik ezberdintasunik gabeko euskaldun guztien artean erabakitzeko aukera askerako oinarriak zehazteko xedea” erakutsi du.
“Iraganeko erremintek ez dute baliorik etorkizuna eraikitzeko”, gaineratu du EH Bilduk. “Estatus berriak, beraz, ezin du izan, egungoaren moldaketa bat izan,”, azpimarratu du.
"Autonomia estatuen ereduak porrot egin du Euskain", baieztatu du, eta “gizartearen borondatetik ez datorren edozein aldaketa politiko juridiko edo instituzionalek, era berean egingo du porrot”.
“Euskal Herriaren gizartearen gehiengoak sare berriak eskatzen ditu, eta ez aspaldiko zuzenketak. Horiek mugarik gabeko elkarrizketa, mugarik gabeko demokrazia eta euskal gizarteak gure herrian irekitako garai berrian protagonista izateko benetako ahalmena dira”, adierazi du.
Koalizio abertzaleak “estatus berriari bai” esan dio, “oztopo gabe erabaki ahal izateko, eta euskaldunak euren etorkizunaren jabe izateko”.