Politika -

Datorren astean

EAJk bilera sorta hasiko du estatus politiko berria jorratzeko

Euskal Herriak behar dituen kudeaketa "tresna" berrien inguruan "abiapuntu zabala adostea" da jeltzaleen helburua.

Urkullu eta Ortuzar, artxiboko argazki batean. Argazkia: Efe
Urkullu eta Ortuzar, artxiboko argazki batean.
Urkullu eta Ortuzar, artxiboko argazki batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk bilera sorta abiatuko du datorren astean euskal alderdi politikoekin estatus politiko berriaz hitz egiten hasteko eta eztabaida abiatzeko. Alderdien arteko bilerak ez dira publikoak izango, eta zuhurtzia nagusituko da.

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak aurreko egunetan azaldu duenez, Euskal Herriak behar dituen kudeaketa "tresna" berrien inguruan "abiapuntu zabala adostea" da jeltzaleen helburua. Era berean, Eusko Legebiltzarrean autogobernua indartzeko sortuko duten lantaldeaz ere hitz egingo dute.

EAJren arabera, "Gernikako Estatutuaren jantzia txiki geratu da", eta berria "egin beharra dago", Ortuzarren hitzak hartuta

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea