Politika -

Torturak frankismoan

'Billy el niño' eta Aguilar entregatzeko baimena eman du Gobernuak

Argentinaren estradizio eskaera Auzitegi Nazionalaren erabakiaren zain dago orain. Billy el niño-ri frankismoaren garaian 13 pertsona torturatzea leporatzen diote.

Frankismoa: Argentinara doaz Espainian lortu ez duten justiziaren eske

1:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Justiziak bi espainiar estraditatzeko eskaera egin zuen eta prozedurari jarraipena ematea adostu du gaur Ministroen Kontseiluak. Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak egin du proposamena. Frankismoko azken urteetan tortura delitua leporatzen diete.

Argentinaren estradizio eskaera Auzitegi Nazionalaren erabakiaren zain dago orain. Eskakizuna azaroaren 18an egin zuen Argentinako Justiziak. Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Jesus Muñecas Aguilar, Celso Galvan Abascal eta Jose Ignacio Jiralte Gonzalezen estradizioa eskatu zuen. Espainiako Exekutiboaren aurreneko erabakia da, Gobernuko iturriek azaldu dutenez.

Azken bien estradizioa bertan behera utzi zituen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak; izan ere, hilik daude.

13 pertsona torturatu zituen

Juan Antonio Gonzalez Pachecok, Billy el niño-k, ustez 13 pertsona torturatu zituen 1971tik 1975era arte.

Muñecas Aguilarrek ustez Andoni Arrizabalaga torturatu zuen Guardia Zibilaren kuartelean, Zarautzen (Gipuzkoa).

Erabakiaren ostean prozedura Auzitegi Nazionalaren eskuetan geratuko da. Auzitegiak aurrera ez jarraitzea erabakitzen baldin badu, Gobernuak ezin izango du ezer egin, baina kontrakoa gertatzen bada azken erabakia Exekutiboak izango du, iturrien berdinen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea