Politika -

Hirugarren txostena

Bilbon preso bati egindako omenaldia ikertzeko eskatu du Urquijok

Inmaculada Pachok 549 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, eta asteartean atera zen Campos del Rio Murtziako espetxetik, Estrasburgoko ebazpenak beteta.

Presoei egindako omenaldiak ikertuko ditu Fiskaltzak

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak atzo, asteazkena, Bilbon Inmaculada Pacho ETAko preso ohiari egindako omenaldia ikertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.

Inmaculada Pachok 549 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, eta asteartean atera zen Campos del Rio Murtziako espetxetik, Estrasburgoko ebazpena beteta.

Urquijok igorritako idazkiaren arabera, atzo 20:00ak aldera, Bilboko Zazpikaleetako Somera kalean "txalo eta goraipamen" artean egin zioten harrera ETAko preso ohiari, pasabide bat osatu zuten zenbait pertsonak.

Urquijoren iritzian, baliteke ekitaldi horrek ETAko biktimak babesteko legeak urratu eta terrorismoa goratu izana, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Urquijok bidalitako idazki hau hirugarrena litzateke, atzo beste bi bidali baitzituen Auzitegi Nazionalera beste bi omenaldiren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea