Politika -

Kale-indarkeria

Kaputxadun talde batek hiru edukiontzi erre ditu Bilbon

Erasoa 19:25 aldera gertatu da Santutxu auzoko izen bereko kalean. Erasotzaileak bilatzeko operazioa martxan jarri du Ertzaintzak.

Santutxun kiskalitako edukiontziak. Argazkia: EFE
Santutxun kiskalitako edukiontziak. Argazkia: EFE
Santutxun kiskalitako edukiontziak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kaputxadunek hiru edukiontziri su eman diete Bilboko Santutxu auzoan, eta gero ihes egin dute, Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Erasoa 19:25 aldera gertatu da Santutxu auzoko izen bereko kalean.

Gertakarien berri izan eta gero, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira. Suteak hiru edukiontzi eta kale-argi bat kiskali ditu.

Kaputxadunak bilatzeko operazioa martxan jarri du Ertzaintzak.

Atzo beste hiru edukiontziri su eman zieten Bilbon. Errekaldetik Larraskitura doan errepidean edukiontziak gurutzatu eta su eman zieten.

Gainera, ezezagun talde batek pintura gorria bota zion PPren Getxoko (Bizkaia) egoitzari. Sevilla II kartzelan, gose greban dauden presoei babesa emateko panfletoak bota zituzten atarian.

Bestalde, Algortako metroko geltokian pintadak egin zituen gazte bat atxilotu zuten atzo. Terrorismoa goratzea leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea