Politika -

Berregituraketa

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruzagi izendatu du Segurtasun Sailak

Cabacas hil zutenean Aldekoa Ertzaintzako dispositiboaren burua zen. Zabalik dauden auziek "izendapenen mapa" aldatu behar ez dutela azaldu du Beltran de Herediak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua Erandion. Argazkia: EFE
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua Erandion. Argazkia: EFE
Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruzagi izendatu dute

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruzagi berri izendatu du gaur Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak. Aldekoa polizia-etxeko buru izan da orain arte Bilbon. Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea hil zutenean Aldekoa dispositiboaren burua zen.

Ertzaintzako izendapen berriak Erandioko (Bizkaia) kuartelean azaldu ditu sailburuak. Cabacas auzia dela eta polemikarekin heldu diren galdetu diote Beltran de Herediari. Sailburuaren ahotan, "ez du zertan horrela izan beharrik". Zabalik dauden auziek "izendapenen mapa" aldatu behar ez dutela erantsi du Beltran de Herediak.

Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak, Joseba Iñaki Gurtubai Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak lagundu dute prentsaurrekoan.

Jorge Aldekoa efe

Jorge Aldekoa. Argazkia: EFE

Herritarren Babeserako eta Ikerketa Kriminaleko dibisioak Josu Bujandak eta Maite Salaberriak zuzenduko dituzte, hurrenez hurren. Inteligentzia Bulego Zentral berria martxan jartzeko eta antolatzeko ardura Jon Ziarsolok izango du. Ziarsolo Sestaoko polizia-etxeko buruzagia izan da orain arte.

Guztiak "eskarmentu handiko profesionalak dira, eta ibilbide profesional aparta dute", sailburuaren hitzetan.

Bujanda Ziarsolo Salaberria efe

Josu Bujanda, Jon Ziarsolo y Maite Salaberria . Argazkia: EFE

ETAren ekintzak behin bukatuta, Ertzaintza berregituratzea onartu zuen Jaurlaritzak urriaren 29an. Terrorismoaren Aurkako Dibisioa kendu zuten eta polizia-etxeak sendotu zituzten.

Bost dibisioetatik bi geratuko dira (Herritarren Babeserako eta Ikerketa Kriminaleko dibisioak); izan ere, Trafikoa eta Ikuskaritza eta Administrazioa desagertuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak