Politika -

Galdeketa

ANC: 'Nahi al duzu Katalunia Estatu independentea izatea?'

Assemblea Nacional Catalanak "utziezinezkotzat" jo du galdeketa 2014ean egitea, eta galdera zehatz bat proposatu du Azaroko Deklarazioa deituriko dokumentuan.

Diadan jende uholde batek independentziaren alde egin zuen. Irudia: EFE
Diadan jende uholde batek independentziaren alde egin zuen. Irudia: EFE
Diadan jende uholde batek independentziaren alde egin zuen. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Assemblea Nacional Catalanak (ANC), gaur onartutako deklarazio batean, "utziezinezkotzat" jo du independentziaren gaineko galdeketa 2014ean egitea, ahal dela maiatzaren 31 baino lehen, eta bertan ondorengo galdera egitea proposatu du: Nahi al duzu Katalunia Estatu independente bat izatea?

ANCren idazkari nagusiak 'Azaroko Deklarazioa' deituriko dokumentua aurkeztu du Sevan (Bartzelonan). Berton, aurreko irailaren 11an, Diadaren egunean, Katalunia Bidea antolatu zuen erakundeak nabarmendu duenez, galdera "zuzena eta argia" izan behar da, eta "Kataluniaren independentziaren inguruan galdetu behar du", modu zehatzean.

"Bestera egitea iruzurra litzateke, emaitza ez litzatekeelako erabakigarria", jasotzen dute dokumentuan.

Deklarazioaren arabera, beharrezkoa da "Kataluniako erakundeek, gizarteak eta alderdi politikoek ekintza bateratuak egitea", eta "interes kolektiboak interes alderdikoien aurretik jartzea", eta "beharrezkoa denean kontzentrazioko gobernu bat" osatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea