Politika -

Noos auzia

Fiskaltzak ukatu egin du Urdangarinekin negoziatzen ari direla

Urdangarinen abokatuak ere ukatu ditu negoziazioak, baina Palmako dukea ez dela "inoiz ere" kartzelan sartuko ohartarazi du.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburua. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburua. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburuak ukatu egin du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Iñaki Urdangarinekin espetxea saihestea negoziatzen ari dela.

Diputatuen Kongresuan kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Fiskaltzak ez duela Urdangarinekin ezer adostuko aurreratu du Torres-Dulcek.

Halaber, fiskalburuak gezurtatu egin du Ministerio Publikoa Cristina infantaren alde egiten ari dela, eta, orain arte, inputatzea eskatzeko arrazoirik ez dutela gaineratu du.

Kartzelara, "inoiz ez"

Bestalde, Iñaki Urdangarinen abokatuak, Mario Pascual Vivesek, ere ukatu du Fiskaltzarekin negoziatzen ari dela, baina Palmako dukea ez dela kartzelan sartuko ohartarazi du.

"Inoiz ez", erantzun du, kazetariek infantaren senarra kartzelara joateko aukerarik ba ote dagoen galdetu diotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia