Politika -

'Noos' auzia

Urdangarin Fiskaltzarekin negoziatzen ari da, kartzela saihesteko

Palmako dukea bi urtez azpiko espetxe zigorra onartzeko prest dago, 'Noos' auzian errudun dela aitortzearen truke.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukea Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzarekin negoziatzen ari da, kartzela saihestea ekarriko liokeen akordio bat adosteko, 'Noos' auzian bere burua errudun jotzearen truke.

El Mundo egunkariak publikatu duenez, Cristina infantaren senarra bi urtez azpiko espetxe zigorra onartzeko prest dago, horrek espetxean sartzea eta epaiketa egitea saihestuko lukeelako.

Horren bazkide ohia, Diego Torres, gainera, lau urteko espetxe zigorra negoziatzen ari da, Ana Maria Tejeiro emaztea (inputatuta dago) auzitik ateratzearen truke.

Eta infanta?

Urdangarinen eta Torresen mugimendu hauek Cristina infantaren inputazioa gero eta gertuago dagoenean etorri dira. Izan ere, Ogasunaren txosten batek agerian utzi du Juan Carlos I.a erregearen alaba eta senarra diru publikoaz jabetu zirela, Aizoon enpresaren bidez, Noos Institutuari inoiz egin ez zituzten lanen fakturak igorrita.

Fiskaltza infanta inputatzearen aurka agertu da berriz, baina Castro epaileak ez du erabakirik hartu oraindik, eta Poliziaren eta Ogasun teknikarien ikerketa gehiagoren zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia