Politika -

EGIren batzar orokorra

EAJk laster hasiko ditu estatus politiko berria adosteko negoziazioak

Xabier Agirre EAJren Arabako presidentearen esanetan, beste alderdiekin ahalik eta adostasunik handiena lortu nahi dute.

EGIren batzar orokorra Murgian. Argazkia: EiTB
EGIren batzar orokorra Murgian. Argazkia: EiTB
EGIren batzar orokorra Murgian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ gainerako alderdiekin elkartuko da laster estatus politiko berria negoziatzeko, Xabier Agirre EAJren Arabako presidenteak EGIren (Euzko Gazte Indarra) batzar orokorreko itxiera ekitaldian iragarri duenez. EGI EAJren gazte erakundeak batzarra egin du asteburuan Murgian, datozen lau urteetarako estrategia zehazteko.

EAJren helburua gainerako alderdiekin ahalik eta adostasunik handiena lortzea da, Agirreren arabera.

EAJk Euskadirentzat estatu politiko berria lortzeko akordio zabala erdietsi nahi du, "legegintzaldi honetan XXI. mendeko Euskadirentzat marko berria ezartzeko prozesua abiatzeko".

EAJk lege zaharra berritu nahi du estatus politiko batekin, "berdinen arteko adostasuna oinarri izango duena, alderdi politikoen babesa eta alor juridikoak bermeak izango dituena". Hala, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea instituzionalizatu behar dela nabarmendu du.

Agirreren esanetan, "Europa da abiapuntua eta helmuga, eta Europako trenean lehenengo bagoian joan nahi dugu, eta ez azkenengoan Espainia bezala". Gaineratu duenez, Europan berezko izaera izan behar du Euskadik

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea