Politika -
Ika-mika PPn
Cospedal: 'Aznar presidente bikaina izan zen; Rajoy, onena'
PPko idazkari nagusiak ez du proiektu politikorik ikusten PSOEn, eta Espainiak ''erradikalismorik'' behar ez duela ohartarazi die sozialistei.
Erredakzioa
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ''bikaina'' izan zela esan du astelehen honetan Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak; jarraian, baina, ''Mariano Rajoy egun Espainiak egun behar duen'' presidentea dela gaineratu du; ''presidenterik onena'', azpimarratu Cospedalek.
Hitz horiekin bukatutzat eman nahi izan du PPko idazkari nagusiak azken egunotan Rajoyren eta Aznarren inguruan sortutako ika-mika.
Izan ere, gaur bertan, Ana Botella Madrilgo alkatesak esan du bere senarra ''dudarik gabe'' demokraziako presidenterik onena izan zela, eta, horren aurrean, eta ''alderdi osoaren izenean'' hitz egin behar duela azpimarratuz, Cospedalek Rajoy defendatu du.
Ez du proiektu politikorik ikusten PSOEn
Bestalde, PSOEk asteburu honetan egindako Konferentzia Politikoaren inguruan, Maria Dolores de Cospedalek adierazi du bilera horretatik ez dela ''inongo proiektu politikorik'' irten, eta ''espainiar batek ere'' ez duela proiektu horren berri izan.
Halaber, Espainiak ''erradikalismorik'' behar ez duela ohartarazi die sozialistei.