Politika -

PSOE

Rubalcabak 'lidergo krisia' duela uste du Felipe Gonzalezek

Hala ere, Estatuko politika mailan ''buru onena'' dela uste du presidente ohiak. PSOEk eta PSCk ituna hautsi izan ''akatsa'' izan zela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko politika mailan ''buru onena'' izan arren, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak ''lidergo krisia'' duela esan du Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiak.

''Espainian dagoen buru politiko onena da Rubalcaba; baina inkestek agerian utzi duten lidergo-krisia bizi dugu. Kontraesana al da hori? Bai'', esan du presidente ohiak, En busca de respuestas. El liderazgo en tiempos de crisis liburuaren aurkezpenean.

Presidente ohiaren hitzetan, ''politikak bizi duen sinesgarritasun krisia orokor'' baten baitan kokatzen da PSOEren egoera. ''Edonola ere, gauza horien inguruan inteligentziaz hausnarketa egiteko gai denik baldin bada, hori Rubalcaba da'', gaineratu du.

Rajoyren kasuan, Felipe Gonzalezek esan du ez duela antzeko krisian ikusten, ''ez duelako inoiz lidergo hori izan''

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rubalcaba albisteak