Politika -

PSOEren konferentzia politikoa

Garzon eta beste batzuek eskuina garaitzeko eskua luzatu diote PSOEri

Gune Irekia deitutako talde bat osatzen dute, eta datorren astean PSOEk egingo duen konferentzian parte hartuko dute.

PSOEren Biltzar bateko artxiboko irudia. EFE
PSOEren Biltzar bateko artxiboko irudia. EFE
PSOEren Biltzar bateko artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak ohiak eta ezkerrarekin loturiko pertsona famatuek osatutako talde batek eskutitz bat bidali dio PSOEri, eta taldeak bertan azaldu duenez, helburua "eskuinaren porrota lortzea" da. Horien ustez, eskuina krisia baliatzen ari da gizarteko hainbat geruza, eta sektore ahulenak bereziki, langabeziara eta bazterketara bultzatzeko.

 

Sinatzaileen artean, Baltasar Garzon epaileaz gain, Gaspar Llamazares eta Julio Anguitaren ingurukoak daude; esaterako Ruben Fernandez eta Mariano Santiso (orain PSOEren militante da) eta Jose Mendi (IU), Aragoiko parlamentari ohia eta Llamazaresen garaian koalizioaren bozeramailea, Jose Carrillo Madrilgo Complutense Unibertsitateko errektorea eta Hector Maravall RTVEko kontseilari ohia, besteak beste.

Egungo Gobernua kritikatu dute boteretsuen interesak defendatzeagatik, eta eskubideen suntsiketa prozesua gelditzeko lan egiteko deia egin dute.

Gune Irekia deituriko kolektiboa da, eta datorren asteburuan PSOEk egingo duen konferentzia politikoan parte hartuko du.

PSOEren hurrengo konferentzia politikoa "positiboa" izango dela iritzi diote, eta hori gizarteko errealitateari, pertsonei eta horien egonezinei irekitako gunea izan dadila eskatu dute."Helburua ezkerretik proiektu politiko bat eraikitzea da", gaineratu dute.

PSOEren Zuzendaritzak baimendu du kolektiboak datorren asteburuko Biltzar Politikoaren eztabaidetan parte hartzea, ezkerraren eztabaida teorikoari ekarpenak egin diezazkioten.

Rubalcabak esker ona adierazi du

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie Gune Irekia kolektiboko kideei sozialisten konferentzia politikoan parte hartzea erabaki dutelako. Rubalcabaren iritziz, “Espainiaren historian ez du beste alderdi politiko batek halako parte-hartze eta irekiera ahaleginik egin”.

Azaldu duenez, sozialistek eskuina garaitzeko helburu horretan bat egiten dute kolektiboarekin. "Proiektu honetara jende gehiago batzen bada, indartsuagoak izango gara", gaineratu du.

 

Amaitzeko, eskerrak eman dizkie Gune Irekia kolektiboko kideei, eta konferentzia politikora ongi etorria eman die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea