Politika -

UPyD

Rosa Diezek, Kataluniari buruz: 'Ez dugu inoren xantaia onartuko'

Gorka Maneiro legebiltzarkidea Zuzendaritza Kontseiluko 21 kideetako bat izango da, eta Rosa Diez alderdiaren presidente aukeratu dute berriro ere, kongresuan.

Diez beste lau urtez egongo da alderdiaren gidaritzan. Irudia: EFE
Diez beste lau urtez egongo da alderdiaren gidaritzan. Irudia: EFE
Diez beste lau urtez egongo da alderdiaren gidaritzan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDren presidenteak esan duenez, ez dute inork Espainiari "xantaia egitea" onartuko, Katalunia zeharka aipatuta, ezta bere alderdiari ere, Asturiasen PSOErekin zuen legealdi-ituna hautsi dutelako.

Ez da "barne harrotasunagatik", azpimarratu du Rosa Diezek, berton zeuden ordezkarien txalo artean, baizik eta garrantzitsuagoa den zerbaitengatik; UPyDk errespetu falta onartuz gero, "bozkatzen gaituzten hiritarrenganako errespetu falta litzateke".

"Nazio espainiarraren batasuna eta subiranotasun nazionala defendatzen dugu", gaineratu du. Halaber, Diezen esanetan, UPyDk ez du onartuko "inork" eskubide hori kentzea; "hauek dira guri bi banderak", esan du Espainiako bandera eta Europakoa atzean zituela, eta "beste guztiek lekua dute horien barruan".

UPyDk sortu zenetik egin duen bigarren kongresua bukatu da Rosa Diezen hitzaldiarekin. Diez presidente aukeratu dute militanteen bozen % 92,8 lortuta eta, hortaz, beste lau urtez egongo da alderdiaren gidaritzan.

Hiru egun lanean buru belarri izan ostean UPyDk Espainiako Gobernura heltzeko asmoa agertu du.

Kongresuan, 6.000 militante baino gehiagok Zuzendaritza Kontseilu berriaren 21 kideak (bi izen berri daude, aurrekoarekin alderatuta) eta Kontseilu Politikoaren 150 kideak aukeratu dituzte. Gorka Maneiro legebiltzarkidea Zuzendaritza Kontseiluko 21 kideetako bat izango da berriro.

Halaber, alderdiaren ildo politiko nagusiak eta datozen lau urteetarako estatutuak ere onartu dituzte. Ildook txostenean jaso dituzte; ardatz nagusiak demokraziaren birsorkuntza, ustelkeriaren kontrako borroka eta krisialditik ateratzeko neurriak dira, besteak beste.

Gainera, aurreikusita ez bazegoen ere, kongresuaren albiste nagusia UPyDk Asturiasko sozialistekin zuten itunaren haustura izan da, Rosa Diezek berak iragarri zuen kongresuaren lehenengo egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea