Politika -

Madril

Hezkuntzako buruek eta oposizioak LOMCEren kontra egin dute Senatuan

Kataluniako, Andaluziako, Asturiaseko, EAEko eta Kanarietako hezkuntza agintariak,  PSOE, CiU, Entesa, Euskal Taldea eta Talde Mistoa Werten legearen aurka agertu dira.

Uriarte eta Rigau, Jaurlaritzako eta Generalitateko Hezkuntzako buruak, hurrenez hurren, Senatuan.
Uriarte eta Rigau, Jaurlaritzako eta Generalitateko Hezkuntzako buruak, hurrenez hurren, Senatuan.
LOMCE eztabaidan jartzen ari dira autonomia erkidegoetako gobernuak

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko, Kataluniako, Andaluziako, Asturiaseko eta Kanarietako hezkuntza kontseilariak eta PSOEko, CiUko, Entesako, Euskal Taldeko eta Talde Mistoko ordezkariak elkarrekin agertu dira Senatuan, eta argazki bat atera dute, Wert ministroaren hezkuntza legearen kontra daudela irudikatzeko.

Erkidego Autonomoen Batzorde Nagusiaren bilera hasteko ordubete falta zenean, ordezkari politiko eta autonomikoek Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) proiektua bazter batean uzteko eskatu dute berriz, haien eskuduntzak inbaditzen dituela eta arlo sozial eta politikoan adostasun maila nahikorik ez duela iritzita.

Argazkian, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Irene Rigau Kataluniako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria, Luciano Alonso Andaluziako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilaria, Ana Gonzalez Asturiaseko Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilaria eta Jose Miguel Perez Hezkuntza, Unibertsitate eta Iraunkortasun kontseilaria agertu dira.

Uriarteren ustez, neurriak hainbat eskuduntza inbaditzen ditu, ez du adostasun maila politiko eta sozial nahikorik eta lortu nahi dituen helburuak gaindituta daude dagoeneko Euskadin: ikasleen % 11,5ek uzten dute eskola behar baino arinago erkidegoan, eta LOMCEk Espainia mailan 2020. urtean % 15 izatea du helburu.

Bestalde, Rigauren arabera, hezkuntza erreformak duela 32 urte ezarri ziren "eskuduntza partekatuak" urratzen ditu, eta LOMCEn katalanak irakasgai nagusi izateari uztea eta "zuztarrik gabeko mekanismoa" proposatzea kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak