Politika -

Etxerat

11 presok gose greba abiatu dute Sevillako espetxean

Baldintza ''duinak'' eta osasun arreta ''egokia'' eskatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 presok gose greba abiatu dute Sevillako kartzelan, Etxeratek jakitera eman duenez. Baldintza ''duinak'' eta osasun arreta ''egokia'' eskatzen dute.

Elkarteak salatu duenez, ''beti isolamenduko moduluan izaten dituzte; ez diete inolako aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaroarazteaz gain, ukimenezko miaketak egiten dizkiete gorputz osotik, eta tentsio une handiak bizi dituzte''.

Etxaratek ohar batean azaldu duenez, Sevillako kartzelan dauden 11 presok abiatu dute gose greba. Beste bik ''arrazoi ezberdinengatik'' ez dute greba abiatu, baina ''bat egin dute borrokaldiarekin''.

Aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (erabat biluztera behartuz) egin izan dizkietela eta senideei ere miaketak egin izan dizkietela salatu du elkarteak.

''Egunero pairatzen dituzten eskubide urraketa hauen aurrean, espetxeko zuzendariarekin bildu izan dira, baina alperrik'', gaineratu du elkarteak. Halaber, epaile zein Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari bideratutako kexa eta salaketek ere emaitzarik ez dutela izan salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea