Politika -

'Parot doktrina'

ETAko presoek bergizarteratzeko duten eskubidea babestu du Calparsorok

EAEko fiskalburuari "ongi" iruditzen zaio AVTk atzo manifestazioa egin izana, baina Justizia ez dela "traidorea" azpimarratu du.

Juan Calparsoro EAEko fiskalburua, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Argazkia: Efe
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua, Iñigo Urkullu lehendakariarekin.
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak azpimarratu du kartzela-zigorra dagoeneko beteta duten preso guztiek dutela bergizarteratzeko eskubidea, "deliturik egin ez duten pertsonen baldintza berberetan".

Lehendakaritzan egin ditu adierazpenok Calparsorok, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean.

Ines del Rio ETAko preso ohiari buruz egin zituen adierazpenek sortu zuten polemika ere izan du hizpide. Izan ere, atzera egin eta barkamena eskatu behar izan zuen Del Riori ez ziola "terrorista edo hiltzaile" deituko esan ostean. Horren ustez, Del Rio "terrorista izan zen, baina jada ez da". Dena dela, barkamena eskatu zien adierazpen horiengatik "mindu" zituen biktimei.

Horren harira, kazetariek galdetu diote ea nola deitu behar zaion zigorra beteta duen hiltzaile bati, eta Calparsorok erantzun du pertsona horrek beste edonork adinako eskubidea duela bergizarteratzeko: "Nola deitzen zaion bigarren mailakoa da".

AVTren manifestazioa

EAEko fiskalburuak igandean AVTk Madrilen egin zuen manifestazioa ere izan du hizpide, eta manifestazioa egitea "ongi" iruditzen zaiola esan du. Hala ere, Justizia ez dela "traidorea" azpimarratu du, eta herritar guztiak daudela "legaltasun printzipioaren mende".

Delitu ekonomikoen unitatea indartzea

Lehendakariarekin izan duen bilerari dagokionez, Urkulluk "begi onez" hartu omen du fiskalek delitu ekonomikoak ikertzeko Ertzaintzaren unitatea indartzeko egiten duten eskaria. Eskari hori bera Justizia Sailari eta Segurtasun Sailari ere egingo omen die Calparsorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea