Politika -

Parot doktrinaren amaiera

PPren kontrako oihuak, AVTk deitutako kontzentrazioan

PPko ordezkaritza nazionalari eta Euskadikoari "traidore" deitu diete. Beste batzuek "non dago Rajoy?" galdetu eta "traidoretzat" jo dute.

Biktimen zenbait elkarte eta PPren ordezkari batzuk Kolonen elkartu dira. Irudia: twitter.com/_AVT_
Biktimen zenbait elkarte eta PPren ordezkari batzuk Kolonen elkartu dira. Irudia: twitter.com/_AVT_
Estrasburgoko epaiaren aurkako manifestazioa izan da Madrilen

2:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona batu dira Kolon Plazan Madrilen, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uzteko erabakiaren kontra protesta egiteko deitu duen elkarretartzean.

Bestalde, Alderdi Popularreko (PP) ordezkaritza nazionalari zein Euskadiko PPko ordezkaritzari, "traidore" dietu diete. Gainera, "non dago Rajoy?" oihukatu eta "traidoretzat" jo dute zenbaitek jendartean.

Justizia garaileak eta garaituak izango dituen amaieran lelopean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uztea erabaki eta gero deitu zuten elkarretaratzea.

Angeles Pedraza AVTren presidenteak biktimekiko errespetua eskatu du eta legea, baina "bere osotasunean" aplikatzeko eskatu du; halaber justizia ere, baina "bere osotasunean" aplikatzeko deia egin du, eta epaileei biktimen sufrimenduaren mailan egotea eskatu die.

Pedrazaren esanetan, epaileetako batzuek, esaterako, Luis Lopez Guerrak (Parot doktrina bertan behera uzteko aldeko botoa eman zuen) ez dute neurria eman.

"Demokrazia alde daukagu eta ez gara isilduko. Herritar garen heinean dugun erantzukizuna betetzen jarraituko dugu terroristak erabat garaituak izan arte eta terrorismoaren amaierak garaileak eta garaituak bereizita izan arte", gaineratu du.

Angeles Pedrazak hitzaldi bat eman du elkarretaratzean. EFE

Bestalde, Alderdi Popularreko (PP) ordezkaritza nazionala osatzen dutenei, Carlos Floriano, Javier Arenas eta Esteban Gonzalez Pons idazkariordeei, zein Euskadiko PPko ordezkaritzari, Arantza Quiroga buruan zela, "traidore" dietu diete, heldu direnean.

Quirogak, Parot doktrina bertan behera geratuta, terrorismoaren biktimen sumindura ulertzen duela esan du, eta ziur agertu da Zuzenbide Estatuan eta demokrazian duten konfidantza ETAri gailenduko zaizkiola.

"Espainiarren eta euskal herritarren gehiengoa ez gaude ebazpen horrekin ados, nahiz eta men egiten diogun, egun batean Zuzenbide Estatua eta demokrazia ETAri gailendu ziezaioten elkartu ginelako", gaineratu du Euskadiko PPren presidenteak.

PPren ordezkariek tentsio uneak bizi izan dituzte elkarrtartzean; alabaina, Pedrazak txaloka egin die harrera. Euskadiko PPk bidalitako ordezkaritzan, Iñaki Oyarzabal idazkari nagusia eta Anton Damborenea legebiltzarkidea ere izan dira. Gainera, "non dago Rajoy?" oihukatu eta "traidoretzat" jo dute zenbaitek jendartean.

 

Yolanda Barcina UPNren eta Nafarroako Gobernuko presidentea bere alderdiaren ordezkaritzaren buru izan da eta elkarretaratzean parte hartu du.

Nafarroako presidentearekin batera, Carlos Salvador diputatua, Pachi Yanguas senataria, Sergio Sayas UPNren Organizazio eta Komunikazioaren idazkari nagusia eta Nacho Igea Gazteria Nafarrak organizazioaren presidentea ere berton dira.

Halaber, Igancio Gonzalez Madrilgo presidentea, Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentea eta Ana Botella hiriburu espainiarreko alkatea ere han izan dira.

Gainera, Jaime Mayor Oreja PPk Europako Parlamentuan duen bozeramaleak eta Carlos Iturgaitz eurodiputatuak ere bat egin dute Kolonen.

"Estrateia oker baten ondorio"

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak deitutako kontzentrazioa "estrategia oker baten ondorio logikoa da", Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen iritziz. Horren esanetan, urteetan nolabaiteko rol politikoa eman diete biktimei, eta espetxe politikan parte har zezaketela esan diete.

Bertaratutakoak bertan behera geratutako Parot doktrinaren alde agertu dira. EFE

"Ez ditu ordezkatzen"

Pernando Barrena Sortuko bozeramaleak adierazi duenez,Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) deitutako elkarretaratzeak ez ditu biktimak ez gizarte espainiarra ordezkatzen, eta bertan parte hartzea "akats bat" dela esan du. Horren ildotik, deitoratu du 'PPk konponbide ezaren Espainia kalera ateratzea".

Donostian egindako prentsaurreko batean, Barrenak "akats larri"tzat jo du , 'Justizia, garaileak eta garaituak izango dituen amaieran' lelopean deitutako elkarretaratzearekin bat egitea. Mobilizazioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinabertan behera uztearen erabakia salatzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea