Politika -

Barcenas

Barcenasen etxean armatuta sartu den gizonezko bat atxilotu dute

Erasotzaileak Barcenasen emazteari, semeari eta etxeko langileari eskuak lotu dizkie eta alderdiko kontabilitatearen "pendrive"ak eskatu ditu.

Barcenasen semea, emaztea eta abokatua erasoa gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Barcenasen semea, emaztea eta abokatua erasoa gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Apaiz mozorrotutako gizon bat armatuta sartu da Barcenasen etxean

0:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Luis Barcenasen etxean sartu den 64 urteko gizonezko bat atxilotu du. Erasotzaileak pistola bat zuen eta apaiz jantzita zegoen eta Barcenasen emaztea, semea eta etxeko langileari eskuak lotu dizkie. Alderdiko kontabilitatearen "pendrive"ak eskatu ditu, Efe agentziak ezagutzera eman duenez.

Arratsaldeko bostak eta hogei aldera izan da gertaera. Gizonezko bat PPko diruzain ohiak Madrilgo Principe de Vergara kalean duen etxean sartu da. Barruan, Barcenasen emaztea, semea eta etxeko langilea zeuden.

Iturriek adierazi dutenez, ustezko erasotzaileak espetxeetako funtzionarioa dela esan du eta pistola batekin mehatxu egin du. Alderdi Popularraren ustezko B kontabiliatearen inguruko paperak eskatu ditu, "Gobernua gezurretan" ari dela erakusteko.

Barcenasen semeak askatzea lortu du eta menpean hartu du erasotzailea. Etxeko langilea balkoira atera da eta laguntza eskatu du. Madrilgo Udaltzaingoa eta Polizia Nazionala bertaratu dira eta gizonezkoa atxilotu dute.

Erasotzailea 64 urteko Enrique O.G. da eta polizia-etxera eraman dute.

Osasun zerbitzuek Barcenasen semena eta langilea artatu behar izan dituzte antsietate-krisi batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea