Politika -

Bankia

Goirigolzarri: 'Kataluniak independentzia ez lortzea espero dut'

Bankiako presidenteak esan du Kataluniako independentziaren gaineko eztabaidak "kezkatu" egiten duela, "oinarrizko merkatu bat delako, oso garrantzitsua".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak gaur, asteartea, onartu egin du nazio mailako entitate baten arduraduna den heinean, Kataluniaren independentziaren gaineko eztabaidak "kezkatu" egiten duela, baina baikor agertu da auzi horren gainean espero duen amaierarekin.

"Kezkatu egiten nau, guztiok kezkatzen gaituen bezala, nazio mailako entitate baten edozein arduradun kezkatzen duen bezala, noski baietz", esan du Goirigolzarrik RNEn egindako elkarrizketa batean.

Bankiako presidenteak nabarmendu duenez, bankuarentzat "Katalunia merkatu garrantzitsua eta oinarrizkoa da". Goirigolzarriren esanetan, Kataluniako bulegoen berregituraketa azaroan bukatuko dute, eta independentziaren bideak aurrera ez egitea espero du. "Nik aurrera ez egitea espero dut, eta baikorra naiz", gaineratu du.

Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uztea eskatu ondoren, Goirigolzarrik zera esan du: "Iraganean bizitakoa gogoratzea saihestezina da. Epaia ezagututa, ikusi nahi ez ditudan gauzak, irudiak, ikusi ditut; baina legea bete egin behar da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea