Politika -
Andaluzia
Diego Cañamero SATen bozeramailea atxilotu dute
Guardia Zibilak atxilotu du, El Coronileko (Sevilla) zabor bilketako langileek egindako 71 eguneko grebarekin lotuta.
Guardia Zibilak Diego Cañamero SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea atxilotu du, Utrerako epaitegiaren aginduz, El Coronileko (Sevilla) zabor bilketako langileek egindako 71 eguneko grebarekin lotuta.
SATen prentsa-ohar batean azaldu duenez, Cañamero atzo atxilotu zuten, 19:00etan, Alcala del Rion, Burguillosen egindako ekitaldi batetik bueltan.
Dos Hermanas (Sevilla) udalerriko kuartelera eraman dute, eta gaur goizean bertan eramango dute Utrerako epaitegira.
Sindikatuko iturriek azaldu dutenez, Cañamerok "intsumisoa" agertu die epaitegiei, eta ez da epaitegien zitazioetara agertzen.
Halaber, atxiloketa eragin duen grebari esker El Coronileko lan-poltsa berrabiarazi zutela goraipatu dute.