Politika -

Giza-Eskubideen Auzitegia

Europak Parot doktrina berrestea espero du Rajoyk, 'bidezkoa' delako

Gainera, Espainiako Gobernuaren presidentearen esanetan, auzitegi espainiarrek hartu beharko dituzte epaia aplikatzeko beharrezko neurriak.

"Neurria erabilgarria da", esan du Rajoyk. Irudia: EFE
"Neurria erabilgarria da", esan du Rajoyk. Irudia: EFE
Estrasburgok Parot doktrina babestuko duen itxaropena dauka Rajoyk

0:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk Espainiako Gobernuko presidenteak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina datorren astean berrestea espero duela adierazi du, neurririk "zuzenena, bidezkoena eta beharrezkoena" baita, bere ustez.

Gainera, azpimarratu duenaren arabera, doktrina auzitegiek garatu zutenez, haiek izan behar dira epaia aplikatzeko beharrezko neurriak hartu behar dituztenak.

Halaxe erantzun dio Rajoyk Aitor Esteban EAJren bozeramaileari, Kongresuan egiten ari diren Gobernua kontrolatzeko saioan, egindako galdera batean. Estebanek, Estrasburgok ebazten duena "gorabehera", Rajoyk onartu behar duela esan du, eta ezin dela gehiago jardun "Euskadin ezer gertatu ez balitz bezala". "Ezin duzu geldirik jarraitu, aro berri baten aurrean", ohartarazi du.

Rajoyk, erantzuna emateko txandan, nabarmendu du Parot doktrinak Gorenaren eta Konstituzionalaren babesa jaso duela. "Nire Gobernua eta ni interpretazio honen alde gaude, eta bidezkoa dela uste dugu, delitu bakar bategatik zigortutakoa eta zigor asko egitegatik zigortutakoak ezberdintzen dituelako".

"Interpretazio logikoa da, zentzuzkoa eta oso erabilgarria terrorismoaren eta bestelako delitu batzuen aurka egiteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Rajoy