Politika -

Kalatunia

Estatuak 9.300 milioi euro zor dizkiola esan du Kataluniako Gobernuak

Espainiak Kataluniari egindako "desleialtasunak" jasotzen dituen txostena aurkeztu du Kataluniako Gobernuak.

Francesc Homs. Artxiboko irudia
Francesc Homs. Artxiboko irudia
Francesc Homs. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu espainiarrak Kataluniari egin dizkion "desleialtasunak" jasotzen dituen txostena aurketu du Generalitateak. Kataluniako Gobernuaren aburuz, Gobernu zentralak bete ez dituen arloen ondorioz, 9.375,7 milioi euro zor dizkio autonomia erkidegoari.

Francesc Homs Presidentzia kontseilariak eta Governeko bozeramaileak aurkeztu du goizean "Estatuak Kataluniari egindako desleialtasunak" txostena. Bertan, Estatuak hainbat arlotan egindako "desleialtasunak" jasotzen dira, hala nola kultura, hizkuntzan, erakundeen arteko gatazkan edo finantzaketa-ereduan. Txostena Espainiako Gobernuari igorriko diotela iragarri du Homsek.

"Txostena aztertu eta betetzea espero dugu, eta ados ez badaude, esan dezatela", adierazi du. Homsen aburuz, bi erakundeen arteko harremanak kontuan izanik, "beldurrik eman ez digun gardentasun ariketa bat da".

Txostenaren eraginez Estatuaren eta Generalitatearen artean gatazka sor daitekeela galdetu diote kazetariek Homsi, "trenen arteko talka" egon daitekeela. Horren aurrean, Homsek txostena hartu eta ondorengoa esan du: "gainetik igaro gaituen trena da hau". Azken urteetan desleialtasunak "kroniko" bihurtu direla ere azpimarratu du.

"Elkarrizketak legea betetzen egin behar dela esaten digute, has daitezela orduan", adierazi du. "Gobernu zentralak behin eta berriro urratu ditu bere legeak eta erakundeen arteko leialtasun printzipioak urratu ditu", salatu du.

9.375,7 milioi euro

Generalitateak ez du baztertu txostena nazioarteko eragileei igortzea. Homsek adierazi duenez, Estatuak 9.375,7 milioi euro zor dizkio Kataluniari eta diru hori emanez gero, "Estatuak legea beteko luke". Ez du zehaztu zorrak noiz hasi ziren.

5.748 milioi euro azpiegituretan egin beharreko inbertsioei dagozkio, 672,6 milioi euro Estatutik datozen sarreren murrizketei, 1.715,2 milioi euro Estatuaren neurrien eraginez egin beharreko gastuari eta 1.239,9 milioi euro Estatuaren neurrien eraginez egon diren sarreren murrizketari.

Defizitaren banaketari ere kritika egiten dio txostenak eta arruntasun printzipoa bezala ezaguna dena "behin eta berriro" urratu dela salatzen du. Kataluniako hizkuntza eta kultura "gutxiesteko" Estatuak hartutako erabakiak ere kritikatzen ditu.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea