Politika -

Lasa eta Zabala

Pili Zabala: 'Ez dakit borrokan segitu zuten edo hiltzeko gogoa zuten'

Joxi Zabalaren arrebak nebaren eta Joxean Lasaren azken uneak nolakoak izan ziren etengabe pentsatu du azken urteotan. Gainera, auzian zigortuak kalean nola egon litezkeen galdetzen dio bere buruari.

Pili Zabala, Joxean Zabalaren arreba. Argazkia: Efe.
Pili Zabala, Joxean Zabalaren arreba. Argazkia: Efe.
Pili Zabala: 'Ez dakit borrokan segitu zuten edo hiltzeko gogoa zuten'

1:08

N. V. | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabala seguru da nebaren azken pentsamenduak amarentzat izan zirela; gogoa amarengana joan zitzaion Alacanteko eremu horretatik. Pili Zabalak azken horiek irudikatzen ditu buruan: "Zelakoak izan ziren azken metro horiek? Zer pentsatzen ariko ziren? Bizi edo hil nahi zuten? Nire ustez, amaren gomuta buruan zuela hil zuten neba".

Auziak epaitegietan egin zuen bide epela hizpide hartuta, Zabalak hausnarketa egin du: "Zein injustiziak, zein lege ankerrek ahalbidetu ahal du Rodriguez Galindo guardia zibil ohia, hiltzaile, torturatzaile eta bahitzaile bat, eta haren gisako asko etxean libre egotea auzitegiek behin eta berriz 75 urteko kartzela zigorra ezarri eta gero?".

Joxean Lasa eta Joxi Zabala mugaren bestaldera ihes egin zuten ETAko kideak 1983an bahitu zituzten, eta gero torturatu eta hil zituzten. 2000. urtean, 365 urteko kartzela zigorra ezarri zieten guztira Julen Elgorriaga, Enrique Rodriguez Galindo, Angel Vaquero, Enrique Dorado eta Felipe Bayori, erantzule gisa. Gaur egun, bostetako bat ere ez dago kartzelatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea