Politika -

35/02 auzia

35/02 eta Segi auziko inputatuek prozesuak 'baliogabetzea' eskatu dute

Europako erakundeak Espainia "arretaz" jarraitzen ari direla eta bake prozesuak "atzerabiderik" ez duela adierazi dute.

 

Karmelo Landa
Karmelo Landa
Karmelo Landa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35/02 auzian auzipetuek, herriko tabernen auzia bezala ere ezaguna, prozesu hori eta Segiren aurkakoa "baliogabetzea" eskatu dute. Europako erakundeak eta Nazio Batuen Erakundea Espainia "arretaz" jarraitzen ari direla ohartarazi dute eta bake prozesuak "atzerabiderik" ez duela zihurtatu.

Karmelo Landak eta Sabin Del Badok Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan azken asteean Europako eta Irlandako erakundeetako ordezkariekin izandako bileran emaitza "onak" eman dituzte ezagutzera. Bilera horietan Segi eta herriko tabernen auzien berri eman dute. Epaiketak urriaren 14an eta 17an hasiko dira, hurrenez hurren.

Europara bidaia egin aurretik, Euskadin ere hainbat ordezkarirekin izan dituzte batzarrak. Besteak beste, sindikatu guztiekin, alderdi politikoekin, Alderdi Popularrarekin ezik, eta hainbat gizarte eragilerekin bildu dira. Batzar horietan "epaiketa politikoen" aurkako jarrera erakutsi dute eta "pertsona guztien eskubide politiko eta zibilak" defendatu dituzte. Era berean, “Euskal Herrian bizi dugun gatazka bake eta normalizazio prozesu baten bidez konpontzearen aldeko apustua” egin dutela adierazi du Del Baldok.

 

Ordezkaritza Estrasburgon

Jakitera eman dutenez, azken asteetan auzipetuen ordezkaritza bat Estrasburgon izan da eta Europako Parlamentuko Biltzarreko taldeekin bildu da, "baita Europako Alderdi Popularrarekin ere". Ez dute bilerarik egin Lepenen eskuin muturreko taldearekin.

Karmelo Landak ezagutzera eman duenez, foroak urtarrilean egingo duen bileran gai hau jorratzea espero dute. Horrez gain, Europako Parlamentuko taldeekin ere bildu dira Bruselan. Taldeak "harrituta" agertu dira prozesuaren inguruan eta "haserre" Espainiako Gobernuak "auzia hasi eta bi urtera duen jarrerarekin".

Landak "erakundeen ekimenak abian" daudela esan du, nahiz eta horiek zehaztu arte ez dituen ezagutzera emango.

"Europako erakundeak eta Nazio Batuen Erakundea arretaz jarraitzen ari dira Estatu espainiarra", azpimarratu du Landak. "Nils Muiznieks Giza Eskubideen komisarioak irakurketa kritikoa egin du torturaren inguruan eta Europako Auzitegiak Parot Doktrinari buruz hitz egingo du laster", gaineratu du.

"Europako Parlamentuko Biltzarra makroprozesuak eta bake prozesuak aztertzen ari da", azaldu du.

Prozesuaren baliogabetzea

Datorren astean hasiko diren bi prozesuak "baliogabetzea" eskatu du Landak. "Ez dugu uste, ordea, Auzitegi Nazionalak hori egiteko asmoa duenik", gaineratu du. Bake prozesuan "atzerabiderik" ez dagoela ere azpimarratu du. "Badirudi, ordea, Estatu espainiarreko zenbait erakundek ez dutela horretan interesik", adierazi du.

Auzipetuen ordezkariak Irlandan ere izan direla aipatu dute prentsaurrekoan.Parlamentuko talde politikoetako ordezkariekin eta Martin McGuiness Ipar Irlandako lehen ministro ordearekin bildu dira Belfasten. Dublinen, berriz, Parlamentuko Atzerri Gaietarako Batzarrak egindako bileran parte hartu dute eta Sinn Feinekin elkartu dira. Eskozian Scottish National Party alderdiko ordezkariekin izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea