Politika -
Herriraren aurkako operazioa
Atutxa:'ETAk presoei banakako irtenbide aukera eman beharko lieke'
EAJko BBBko buruaren ustez, Bilboko kaleetan erakutsitako indar horrek ETAri presoentzako banakoko neurriak baimendu ditzala eskatzeko balio beharko luke.
Erredakzioa
Eusko Alderdi Jeltzalearentzat, atzo Bilboko kaleetan ikusi zen indarrak presoen dispertsioarekin amaitzeko balio beharko luke, eta horretarako Itxaso Atutxa EAJko BBBko buruak dio ezinbestekoa dela ETAk bere presoei banakako neurriak erabiltzeko askatasuna uztea. "Presoek eskubide osoa izan behar dute euren irtenbidea erabakitzeko" esan du Atutxak. Halaber, premiazkoa jo du sakabanaketarekin amaitzea.
Bestalde, Herrira mugimenduaren kontrako operazioa salatu eta mugimendu horren legezkotasuna aldarrikatu du Deustuko batzokian, Bilbon.
Itun fiskalari dagokionez, Eusko Alderdi Jeltzaletik, Bizkai Buru Batzarreko buruzagiak berak adierazi du bilerak izan direla eta, asko itxaron gabe, itun fiskalak hirugarren alderdi bat izango duela partaide.
Izan ere Araban da egokitu beharreko korapilorik handiena, baina Euskadiko PPk aditzera eman duenez, jasotako azken proposamenak kontuan hartu ditu beraien hainbat eskari.
Ondorioz, eta EH Bildurekin adostea zaila izango bada ere, itun fiskalak gehiengoaren babesa jasoko luke (3 Lurraldetako Batzar Nagusietan) ez bakarrik Bizkaian baizik eta Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusietan ere.