Politika -

Eusko Legebiltzarra

Urkullu: 'EH Bilduk ETAren desarmatzea eskatu behar du'

Bestalde, ETAren desarmatzea ez ezik, Foro Sozialeko puntu guztiak betetzea "batera eskatzeko" proposamena egin dio EH Bilduk lehendakariari.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Urkulluk pausoak eskatu dizkio ezker abertzaleari

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eginbeharrak" betetzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak EH Bilduri. Horrela, ETA berehala desarmatzeko eskatzea eta "ETAk egindakoa txarto" dagoela onartzeko eskatu dio Urkulluk EH Bilduri, nahiz eta "probokazioak" izan. Herriraren aurkako operazioak "bakearen bidea oztopatzen" duela adierazi du Urkulluk.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Urkulluri galdetu dio gaur Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzak Herriraren operazioaren aurrean emandako erantzuna gogor kritikatu du Arzuagak.

Arzuagaren ahotan, Josu Erkoreka bozeramailea ETAren azken agiriaren eta Herriraren aurkako operazioaren artean kokatu zen, eta "komunikatua eskubide politiko eta sozialen aurkako erasoarekin alderatu zuen, baina nahiz eta agiria gehiago edo gutxiago gustatu, operazioa errefusatu behar zuen". "Eraso" hauen aurkako oposizioak Bake eta Elkarbizitzarako Planean lekua izan behar duela erantsi du.

Bestalde, lehendakariak "PPren diskurtsoa erabili" duela salatu du EH Bilduk. ETAren desarmatzea ez ezik, "Foro Sozialeko puntu guztiak betetzea batera eskatzeko" proposamena egin dio EH Bilduk Urkulluri.

Eztabaida

Herriraren aurkako operazioaz egindako balorazioarekin Urkulluk "gaur beste behin ere, oinarrizko eskubideen urraketak berdin neurtzen ez dituela demostratu du, lehendakariaren ikuspegi partzial desegokia da", Arzuagaren hitzetan.

Lehendakariaren hitzetan, Herriraren aurkako operazioa "albiste txarra" eta "oztopo" bat da "bakea lortzeko bidean", baina ezker abertzalearen jarrera kritikatu du "erantzukizuna gainerakoei eskatzeagatik" eta "bere betebeharrak bazterrean uzteagatik". "Pauso gehiago eman behar dituzue", adierazi du.

"ETAri armak uzteko eskatu behar diozue, ETAk herri honi erantzun behar dio bakea zor diolako, eta zuek esan behar duzuen zerbait da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea