Politika -

Politika Orokorreko saioa

Barcinak ez ditu hauteskundeak deituko eta lau urteei eutsi egingo die

PSNri elkarrizketarako eskaintza egin dio berriro Barcinak, eta, “abertzaleekin” itunak adosteko, “marra gorria ez dutela zeharkatuko pentsatu nahi dut”. “Ez dut lan horretan etsiko”, azpimarratu du.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EFE.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EFE.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak onartu egin du gaur egungo egoera ez dela ‘idilikoa’ eta ez dagoela hori defendatzerik, baina oposizioko alderdiei “hondamendi egoera” ez marrazteko eskatu die.

Nafarroako Parlamentuan Politika Orokorreko eztabaida hasi dute gaur. Bertan, Barcinak esan du oposizioak Gobernua “bakarrik” utzi nahi duela, baina herritarrek alderdi politikoei “Nafarroaren alde lan egitea” eskatu dietela gaineratu du.

Barcinak ez ditu hauteskundeak deituko, “lau urterako aukeratu nindutelako”. Gobernu aldaketa nahi izanez gero, oposizioko alderdiek zentsura mozioa aurkeztu beharko luketela iritzi dio. “Edo, bestela, hiruko edo lauko gobernua egin dezakete. Hala ere, zentsura mozio bat adosteko gai ez badira, utz diezaiotela Nafarroako Gobernuari oztopoak jartzeari”, gaineratu du.

PSNri elkarrizketarako eskaintza egin dio berriro Barcinak, eta, “abertzaleekin” itunak adosteko, “marra gorria ez dutela zeharkatuko pentsatu nahi dut”. “Ez dut lan horretan etsiko”, azpimarratu du.

Langabezia-tasa ‘onartezina’

Bere hitzaldian, eztabaida Nafarroako historiaren “unerik garrantzitsuenean” egiten ari direla nabarmendu du; izan ere, egungo langabezia-tasa “onartezina” da, horren iritzian.

Hala ere, Nafarroak bere autogobernua baliatzen badu, gai “asko” daudela konpontzeko erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea