Politika -

Herriraren aurkako operazioa

Hiru elkarretaratze debekatu dituzte Nafarroan

Iruñean, Tuteran eta Altsasuan ostiralean egitekoak ziren elkarretaratzeak debekatu ditu Gobernuaren Ordezkaritzak, deitzaileek salatu dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriraren aurkako operazioa gaitxesteko Iruñean, Tuteran eta Altsasuan ostiralean egitekoak ziren elkarretaratzeak debekatu ditu Gobernuaren Ordezkaritzak, ELA, LAB, ESK, CGT, STEE, EHNE eta HIRU sindikatuek gaur salatu dutenez.

Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek debekua baieztatu dute. Ekitaldiek "terrorismoa goratzeko legez kontrako helburua" izan dezakete, Ordezkaritzaren ahotan. Gainera, ekitaldiek terrorismoaren biktimak beheratu ditzaketela uste du Ordezkaritzak.

"Adierazpen askatasuna eta biltzeko eskubidea bezalako oinarrizko eskubide eta askatasunak soilik argudio politikoak, eta ez juridikoak, erabilita urratzea onartezina da", sindikatuen hitzetan.

Gobernuaren Ordezkaritzaren argudioak arbuiatu dituzte sindikatuek agiri batean. Terrorismoa goratzearen argudioa erabiltzea "zentzugabea" da, gaineratu dute.

Horregatik, debekua bertan behera uzteko eskatu diote Gobernuaren ordezkariari. Hala eta guztiz ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute deitzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea