Politika -

Bilera

Santamariak eta Erkorekak Kupoa eta Kontzertua aztertu dituzte

Radio Euskadik jakitera eman duenez, EAJko ordezkariek euren kezka azaldu zioten presidenteordeari, Espainiako Gobernua Estatua "berriz zentralizatzeko" ahaleginean ari delako.

EAEko PPrekin biltzeko izan zen atzo Bilbon Soraya Saenz de Santamaria. EFE
EAEko PPrekin biltzeko izan zen atzo Bilbon Soraya Saenz de Santamaria. EFE
EAEko PPrekin biltzeko izan zen atzo Bilbon Soraya Saenz de Santamaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta EAJko hainbat ordezkari batzartu egin ziren atzo, Europa Pressek jakinarazi duenez.

Santamaria Bilbon izan zen, EAEko PPrekin biltzeko, eta, bide batez, Jaurlaritzako ordezkariekin ere izan zen.

Europa Pressen arabera, bileran Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa aztertu zituzten. Estatuak Euskadin egingo dituen inbertsioak eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak ere hizpide izan zituzten.

Atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean, AHTaren ibilbidearen lanetan dagozkion tarteak "egin nahi ez baditu", Jaurlaritzari "egiten uzteko" eskatu zion Erkorekak Espainiako Gobernuari, lanak ez atzeratzeko.

Halaber, bozeramailea kezkatuta agertu zen, Estatuko Aurrekontu Orokorren zirriborroan Euskadirako aurrez ikusitako inbertsioak "asko" murriztu baitira.

Aitor Estebanek (EAJ) eta Alfonso Alonsok (PP) bileran parte hartu zuten.

Zentralizazioa

Radio Euskadik jakitera eman duenez, EAJko ordezkariek euren kezka azaldu zioten Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari, Espainiako Gobernua Estatua "berriz zentralizatzeko" ahaleginean ari delako.

Espainiako Estatuaren eredua ahultzen ari dela ohartarazi zioten jeltzaleek presidenteordeari. Bestalde, Euskadirentzat status politiko berri bat bultzatzeko borondatea berretsi zuten EAJko ordezkariek. Eusko Legebiltzarrean adostutakoa galdeketa batekin berretsi beharko litzateke 2015ean, prozesua amaitzeko.

Gainera, PPk nahi duen Estatu eredua aurkezteko eskatu zioten Santamariari. Hezkuntza, Tokiko Administrazio eta Aurrezki-kutxen legeekin PPk atzerapausoak eman dituela uste du EAJk, erkidegoen eskumenak bertan behera utzi dituztelako.

Bestalde, bilera gobernuen arteko harreman arrunt baten barruan kokatu du Euskadiko PPk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Alderdi Popularra Euskal Kontzertu Ekonomikoa