Politika -

PSE-EEren Batzorde Nazionala

PSOE 'berrasmatzearen' alde agertu da Patxi Lopez

PSE-EEren Batzorde Nazioanalaren aurrean adierazi duenez, krisi ekonomikoak agerian utzi ditu sozialisten proiektuaren "gabeziak".

Patxi Lopez Batzar Nazionala hasi baino lehen. Argazkia: EFE
Patxi Lopez Batzar Nazionala hasi baino lehen. Argazkia: EFE
Patxi Lopez Batzar Nazionala hasi baino lehen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia PSOEren proiektua "berrasmatzearen" alde agertu da. Lopezen aburuz, sozialisten proiektuak "jada baliorik ez duten aspaldiko dogmak eta klixeak" mantentzen jarraitzen du.

PSE-EEren Batzorden Nazionalean egin ditu adierazpen horiek Lopezek. Batzordea Bilbon bildu da azaroaren 8tik 10era egindo den PSOEren Konferentzia Politikoa prestatzeko.

Sozialisten buruzagiak autokritika egin du. "Krisi ekonomikoak agerian utzi ditu sozialisten proiektuaren gabeziak", esan du. "Orain gutxirarte defendatzen ziren hainbat ziurtasun zalantzan jarri ditu", gaineratu du.

"Errealitateak gainditu egin gaitu azkenaldian eta ez dugu garai berrietara egokitzen jakin. Jada baliorik ez duten aspaldiko dogmak eta klixeak mantendu ditugu. Galdera guztiak aldatu dizkigute eta guk erantzun berdinak ematen jarraitu dugu", adierazi du.

Hori dela eta, sozialisten proiektua "berrasmatzearen" alde agertu da, beti ere PSOEren "oinarriak" aldatu gabe. "Modernitate berriaren sozialismoari ekiteko, proiektu errealista bat eskaintzeko, ulertzeko moduko proposamenak egiteko eta herritarrek duten ezinegonari irtenbidea eskaintzeko garaiz gaude", amaitu du.

Patxi Lopez eta Eduardo Madina izango datorren azaroan egingo den PSOEren Konferentzia Politikoan PSE-EEren ordezkaritzaren buruak. Batzorde federala ondorengoak osatuko dute: Ramon Jauregui, Rodolfo Ares, Idoia Mendia, Txiki Benegas, Txarli Prieto, Jose Antonio Pastor, Isabel Celaa, Susana Corcuera, Iñaki Arriola, Begoña Gil eta Cristina Laborda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea