Politika -

Bilera Bilbon

Saenz de Santamariarekin duten hartu-emana goraipatu du Euskadiko PPk

Gobernuko presidenteordea Euskadiko Alderdi Popularraren zuzendaritzarekin bildu da. Bilera "oso positiboa" izan dela adierazi du Oyarzabalek.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Euskadiko PPren buruzagiak. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Euskadiko PPren buruzagiak. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Euskadiko PPren buruzagiak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearekin "harreman ona" dutela goraipatu du Euskadiko PPren zuzendaritzak Bilbon. Bestalde, Espainiako Gobernuak EAEko azpiegiturekin (Abiadura Handiko Trena) duen konpromisoa goretsi du Euskadiko PPk.

Saenz de Santamaria Euskadiko PPren zuzendaritzarekin bildu da Bilbon. Era berean, Arantza Quiroga PPko presidenteak parte hartu du. Bilera "oso positiboa" izan da, adierazi du Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak.

"Hurbiltasunaren erakusgarria da eta Euskadiko PPren bitartekotza gaitasuna agerian uzten du, Quirogarekin izandako azken bileran Mariano Rajoyk berretsi zuen konpromisoa", azpimarratu du Oyarzabalek irailaren 4an Moncloa jauregian izandako bilerari erreferentzia eginez.

Soraya Saenz Santamaria Quiroga efe

PPren bilera Bilbon. Argazkia: EFE

Gaurko hitzorduan batez ere ekonomia izan dute hizpide. Euskadin egin beharreko inbertsioak, kupoa eta susperraldi ekonomikoa mahai gainean izan dira. Bestalde, PPk gainerako alderdiekin dituen harremanak jorratu dituzte.

Oyarzabalek azaldu duenez, Gobernuak astelehenean aurkeztutako aurrekontuek "inbertsio estrategikoekin konpromisoa izango dute, adibidez, abiadura handiko trenaren lanekin; izan ere, 190 milioi jasoko dituzte obrek". "Aurrekontu zailak dira, baina Euskadi onik atera da", erantsi du.

Soraya Saenz Santamaria Quiroga efe

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea