Politika -

Herriraren aurkako operazioa

Hernaniko kargan gertatutakoa ikertuko du Jaurlaritzak

Karga horretan Amalur Mendizabal Amaiurreko senatariari kolpe bat eman zioten buruan eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Amalur Mendizabal. EITB.
Amalur Mendizabal. EITB.
Datozen orduetan jarriko du Amalur Mendizabalek salaketa

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak barne ikerketa bat zabaldu du, Hernanin Herriraren aurkako operazioaren kontrako elkarretaratzean Ertzaintzak egindako kargan zer gertatu zen argitzeko.

Karga horretan Amalur Mendizabal Amaiurreko senatariari kolpe bat eman zioten buruan eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Ertzaintzak barne ikerketa bat zabaldu duela, Hernanin zer gertatu zen argitzeko. Horren hitzetan, odol zauriak dauden bakoitzean barne ikerketa bat egiten du Jaurlaritzak.

Ikerketa horren bitartez, Hernanin "zehatz-mehatz" zer gertatu zen aztertuko dute, "egon daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko helburuarekin".

Mendizabalek salaketa jarriko du

Bestalde, Amalur Mendizabal Amaiur koalizioko senatariak iragarri du Ertzaintzaren kontra salaketa aurkeztuko duela, atzo, Hernanin “ertzainek kolpatu eta zauritu” zutela argudiatuz. Mendizabali zortzi puntu eman zizkioten larrialdi zerbitzuan.

Mendizabalek agerraldia egin du gaur, atzoko gertaeraz hitz egiteko. Guardia Zibila Herriraren egoitza miatzen ari zen bitartean, alboko kaleetan elkartu ziren auzotarren artean zegoen Mendizabal.

Ertzaintzaren jokabide horrekin, EAJk “atzerapausoa” eman duela salatu du Mendizabalek, “ertzainak izan zirelako ni kolpatu nindutenak, herritarren aurka jarri zirenak eta Guardia Zibila babesten aritu zirenak”.
EH Bilduk, bere aldetik, Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu du. Amaiurreko senataria zauritu zuen ertzaina “nola zigortuko duten” argitu nahi du koalizioak

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea