Politika -
Elkarrizketa
Erkoreka: 'Autogobernua birmoldatzeko nahitaezkoa da galdeketa egitea'
“Unea iritsi da Eusko Legebiltzarrak Euskadiren etorkizunaren inguruko eztabaidari heltzeko”, esan du Jaurlaritzako bozeramaileak TVEri eskainitako elkarrizketan.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak Euskadiren etorkizunaren inguruko eztabaidari heltzeko unea iritsi dela esan du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak. “Hortik aurrera”, autogobernuaren “edozein birmoldaketa” galdeketa batera eraman beharko litzatekeela iritzi dio Erkorekak. “Ezinbestean, horrela da”.
TVEri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak esan du Euskadik eta Kataluniak bizi dituzten egoerak ezin direla alderatu. Behin ETAk armak utzita, Euskadik elkarbizitza eraikitzeko eztabaidari heldu behar diola nabarmendu du. “Unea iritsi da Eusko Legebiltzarrak Euskadiren etorkizunaren inguruko eztabaidari heltzeko”, adierazi du.
“Eta, hortik aurrera, Euskadiko autogobernuaren inguruko edozein birmoldaketa galdeketa batean amaitu beharko litzateke”. EAJk “adostasun zabaleko” autogobernua proposatuko duela nabarmendu du.
Kataluniako eztabaidari buruz, Erkorekak esan du ezin dela Euskadiko egoerarekin alderatu. Gaineratu duenez, galdeketa bat egiteko aukera “konstituzioan agertzen da” eta, ondorioz, kontsulta egiteko “borondate politikoa” nahitaezkoa izango da.