Politika -

Nafarroa

Barcina: 'Abertzaleekin elkartzeari uztea ona izango litzateke'

Alderdi konstituzionalistek "Nafarroako autogobernuarekin amaitu" nahi dutenekin "elkartzeari uztea ona" izango litzatekela adierazi du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi konstituzionalistek "Nafarroako autogobernuarekin eta nortasun propioarekin amaitu" nahi dutenekin "elkartzeari uztea ona" izango litzatekela adierazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak.

'Navarra Puerta de Europa' Klubaren gosari informatibo batean parte hartu du Barcinak Iruñean. "Nafarroako herritarren gehiengoaren iritzia ordezkatzen dugunon" artean irtenbideak eta akordioak bilatu behar dituztela uste du buruzagiak.

Nafarroako Exekutiboko agintariaren hitzetan, "baloia soropilera jaistea ona izango litzateke, erretorika hutsak alde batera utzi eta Espainiako marko politikoa defendatzea. Erkidego autonomoei xahutzaileak izatea leporatu izan diete, baina osasun eta hezkuntzaren ongizate ereduaren zati handi bat kudeatzen dutela onartu gabe".

"Aldaketa eta zalantza" garaietan "erakundeei eta sare politikoari eragiten diete", erantsi du. Zailtasunek "tentsio independentistak areagotu dituzte Espainiako nazioa oso anitza delako", azaldu du.

Ustelkeria eta ahultasuna

Barcinaren ahotan, Estatuko erakundeek "tentsioei ahultasunarekin" erantzun diete, "ustelkeria kasu ugariek izena galtzera eraman dituztelako".

"Guzti hori Konstituzioa aldatzeko ideia eta proposamenen haztegia bihurtu da", adierazi du. "Burutazio horietako batzuek Nafarroako foru erregimenaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren aurka egitea ez da harritzekoa", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea