Politika -

Errege Etxea

Erregeak ez duela abdikatuko baieztatu du Errege Etxeak

Ezkerreko aldakan ebakuntza egingo diote berriz ere Erregeari. Urte eta erdian egiten dioten bosgarren ebakuntza izango da.

Errege Etxeak emandako prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
Errege Etxeak emandako prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
Espainiako erregeak ez du abdikatuko

2:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerreko aldakan ebakuntza egingo diote berriz ere Erregeari, Errege Etxeak iragarri duenez. Gaineratu du, Erregeak ez duela abdikatuko.

Adierazpenak, ebakuntzaren inguruko azalpenak emateko prentsaurrekon egin ditu Rafael Spottornok, Errege Etxeko arduradunak eta Erregeak ez duela abdikatuko baieztatu du. "Erabaki hori oso pertsonala da", esan du. Juan Calos erregearen desgaikuntza ere ukatu du, "ez baitago horrelako planteamenduak egiteko arrazoirik".

"Datozen egunetan" egingo den ebakuntzan ezkerreko aldaka ordezkatuko diote Erregeari. Izan ere, orain duen protesia infektatu egin da. Madrilen egingo da ebakuntza eta Miguel Cabanela, Rochesterreko (AEB) Mayo Klinikako zirujauak egingo du.

Prentsaurrekoan jakitera eman dutenez, Erregeak zortzi aste eta sei hilabete artean beharko ditu sendatzeko. Cabanelak, gainera, ezin izan du zehaztu ebakuntza bat edo bi behar izango dituen Erregeak. Lehen ebakuntzan egun duen protesia kendu eta behin-behineko bat jarriko liokete, bigarren ebakuntza batean jartzeko behin betiko protesia.

Martxoan ebakuntza egin zioten Juan Carlos Erregeari, eta azken agerraldi publikoetan, agerian geratu da mugitzeko arazoak zituela. Hori dela eta, okerrera egin duela ikusita, beste ebakuntza bat egitea erabaki dute medikuek.

Urte eta erdian bosgarren aldiz pasatu beharko du Erregeak ebakuntza-gelatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea