Politika -

Eusko Jaurlaritza

Ospitaleetako 'koordainketa' ez aplikatzeko neurriak bilatuko dituzte

Neurria “desegokia” dela esan du gaur Eusko Jaurlaritzak eta Euskadin koordainketa berri hura ez aplikatzeko neurriak aztertuko dituela iragarri du.

Koordainketa berria indarrean da. EFE.
Koordainketa berria indarrean da. EFE.
Ospitalean hartzen diren 42 botikari aplikatuko zaie koordainketa

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 'koordainketa' ospitaleetako farmazietara zabaltzea erabaki du. Neurria “desegokia” dela esan du gaur Eusko Jaurlaritzak, eta Euskadin koordainketa berri hori ez aplikatzeko neurriak aztertuko dituela iragarri du.

Urritik aurrera, minbizia edo hepatitisa bezain gaixotasun larriak izan eta ospitalera botikak erosten joaten diren pertsonek botika horien zati bat ordaindu beharko dute, Osasun Ministerioak aginduta.

Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du Osakidetzako zerbitzu juridikoak neurria Euskadin ez aplikatzeko lanean hasi direla.

Horrez gain, Jaurlaritzak neurri horren berririk ez duela izan kritikatu du Darponek. Erkidegoen arteko Osasun Batzordearen azken bileretan ez zutela koordainketari buruzko informaziorik jaso nabarmendu du.

Euskadin koordainketa berria ez aplikatzeko neurri legalak aztertuko dituztela berretsi du Darponek, gripearen aurkako kanpainaren aurkezpenean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea