Politika -

Eusko Legebiltzarra

Politika Orokorreko Osoko Bilkura jarraitzeko gida

Eztabaida parlamentarioa 09:30ean hasiko da Iñigo Urkulluren hitzaldiarekin. Saioa 14:30ean abiatuko da berriro, taldeen txandarekin (30 minutukoa).

Politika Orokorreko Osoko Bilkura ostegun honetan da Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra
Urkulluk estatus politiko berria proposatuko du Euskadirentzat

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan, irailak 19, Eusko Legebiltzarrean izango den Politika Orokorreko Osoko Bilkurak egoera ekonomikoa eta autogobernua izango ditu gai nagusi.

Saioa 09:30ean hasiko da Iñigo Urkulluren hitzaldiarekin; gehienez ere, bi orduz mintzatuko da.

Bazkaltzeko tartea eta gero, 14:30ean ekingo zaio berriro bilkurari, taldeen txanda izango da orduan. Txikienetik hasita handienetara, 30na minutu izango dituzte euren argudioak plazaratzeko eta lehendakariari erantzuteko.

Lehendakariak hartuko du hitza, taldeei banan-banan edo denei erantzuteko; ez du denbora mugarik izango horretarako. Gainerako alderdietako bozeramaileek, bestalde, 10 minutuko erantzuteko txanda izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea