Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJ-PSE ituna 'inbertsiora bideratzea' eskatu du PPk, bat egiteko

Alfonso Alonsoren ustez, jeltzaleek eta sozialistek "proposamen fiskal oso gogorra" adostu dute.

Alfonso Alonso. EiTB
Alfonso Alonso. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen ustez, "ez litzateke ona izango" PP EAJk eta PSE-EEk adostutako itunetik kanpo geratzea, baina bi alderdi horiek popularrekin "elkarrizketa zintzoa" izateko prest agertu behar direla gaineratu du.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, PP akordioarekin bat egiteko prest dagoela esan du Alonsok, baina aldez aurretik "negoziatu" behar dela irtzi dio. Izan ere, sozialistek eta jeltzaleek "akordio fiskal oso gogorra" egin dutela uste du.

Horren ildotik, ituna "inbertsiora" bideratzea eskatu du, eta atzo Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak aurkeztutako proposamena EAEko PPren jarreraren erakusle dela nabarmendu du.

Alonsoren hitzetan, bere alderdiak proposamen bat helaraziko die EAJri eta PSE-EEri hurrengo egunetan. Hain zuzen ere, akordioaren zein puntu aldatu nahi dituen esango die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea