Politika -

Makroepaiketa

35/02 auziko epaiketen kontra giza katea egingo da Lekeition

Herriko Tabernen eta Segiren aurkako auzietan inpuntatutako lagunek 'Libre Eguna' antolatu dute hilaren 29rako, Lekeition. "Gatazkatik konponbiderako zubia igarotzera" doazela aldarrikatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Herriko tabernen' eta Segiren aurkako auzietan inputatuek giza katea antolatu dute Lekeition, datorren irailaren 29rako.

Urrian hasiko dira 'Herriko tabernen'  eta Segi auzia izenez ezagutzen diren 35/02 auziko epaiketak, Madrilen, Auzitegi Nazionalean.

Epaiketa horien kontra auzipetuek 'Libre Eguna' antolatu dute irailaren 29an, Leketion. 'Libre' izango da ekimenaren leloa eta, "ideia eta pentsakera guztietako jendeak" biltzea izango da asmoa.

Bilbon aurkeztu dute egitasmoa. 'Herriko tabernen' auzian inputatuta dagoen Karmelo Landa eta Segiren auzian inputatutako Naiara Aguado aritu dira bozeramaile lanetan. Epaiketa horiei aurre egingo dion giza harresia eraiki nahi dutela azpimarratu dute Landak eta Aguadok, "gatazkatik konponbiderako zubia igarotzeko asmoz".

Jai giroan ospatuko den Elkartasun Eguna izango da, eta ekintza ugari egongo dira bertaratutakoentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio