Politika -

'Euskal Bidea'

Independentziarako bidea abiatzeko deia egin du EH-Bilduk

'Euskal Bidea' izeneko dokumentua aurkeztu du koalizioak gaur goizean, Bilbon. Bertan, prozesu soberanista bat abiarazteko oinarriak daude jasota.

'Euskal Bidea' dokumentuaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Prozesu independentista bat abiarazteko deia egin du EH-Bilduk

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal  Herrian prozesu independentista bat abiarazteko deia egin du gaur EH-Bildu koalizioak. Horretarako, premiazko irizten dio Euskal Herritik eta euskaldunontzat egitea politika, Frantzia eta Espainia aintzat hartu gabe.

'Euskal Bidea' izeneko dokumentua aurkeztu du EH-Bilduk, goizean, Bilbon  eman duen prentsaurrekoan.  Koalizioko arduradun nagusienek hartu dute parte aurkezpenean; bertan izan dira Hasier Arraiz  eta Pernando Barrena (Sortu),  Pello Urizar (EA), Patxi Zabaleta (Aralar) eta  Oskar Matute (Alternatiba).

Sei orriko dokumentuan, prozesu soberanista bat abiarazteko oinarriak jasotzen ditu  EH-Bilduk, epeak eta neurri zehatzak definitu gabe. Koalizioaren arabera, independentzia lortzeko "aukera historiko" baten aurrean gaude, besteak beste, Katalunian eta Eskozian sortu den korronte berriari esker.

Bidea urratsez urrats egitearen alde agertu da EH-Billdu,  kontsulta batekin itsutu gabe.

"Euskal Etxea" eraiki nahi du

Burujabetzaren bila, "Euskal Bide" bat eraiki nahi dute, hori baita koalizioaren ustez, Espainiaren eta Frantziaren irteerarik gabeko bideetatik ateratzeko aukera bakarra. Helburu horren bila, hainbat konpromiso behar direla aldarrikatu du koalizioak, besteak beste, politika eraikitzailea lehenesteko konpromisoa. Hain zuzen, "euskal bidearen" barruan, politika endogenoak martxan jarri behar direla uste du EH Bilduk, hemendik eta hemengoentzat eginak alegia.

Elkarlana beharrezkoa

Era berean, "Euskal Etxearen" eraikuntzan elkarlana beharrezkoa dela diote eta horregatik eskua luzatu diete beste eragile eta alderdiei. Erantzuna edozein izanik ere, koalizioak bere hitzari eutsiko diola esan du eta "Euskal Etxearen" eraikuntzari indar guztiekin eutsiko diola.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea