Politika -

Nafarroa

Zarraluquiren dimisioa eskatu dute, AHTren kudeaketa axolagabeagatik

Sustrai Erakuntza Fundazioko kideen arabera, Nafarroako Gobernuak "arduragabekeri larria" agertu du AHTren proiektuari dagozkion zenbait erabakitan.

Nafarroako AHTaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak iraungita daude. Efe.
Nafarroako AHTaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak iraungita daude. Efe.
Nafarroako AHTaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak iraungita daude. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustrai Erakuntza Fundazioko bozeramaileek Luis Zarraluqui Nafarroako Sustapen kontseilariaren dimisioa eskatu dute AHTren Nafarroako tartearen kudeaketagatik. Izan ere, Madrilgo Justizia Auzitegi Gorenak (TSJM) erabaki duenez, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak zaharkituta geratu dira.

Martin Jose Celaya Fundazioko bozeramaileak esan duenez, Nafarroako Parlamentuko Sustapen Batzordeak "ardura larria" duten erabakiak hartu ditu AHTaren proiektuaren inguruan.

Erabaki Celayak gogor kritikatu du AHTaren lanak Nafarroan hasteko erabakia, eta "ustez Estatuak itzuliko duen diru kopurua" aurreratu izana eta lanen balizko gainkostua eta bankuaren mailegua Foru Gobernuaren gain jartzea.

Horren harian, "iruzurra da diru guztia Estatuak ordainduko duela, eta ez nafarrek", izan ere, "berdin dio" diru laguntza "Nafarroatik, Madrildik edota Bruselatik" etortzea, kasu guztietan diru publikoa baita, "guztion dirua".

Lanak behin-behinean gelditu

Fundazioko bozeramailearen arabera, Madrilgo Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren, epaileak "lanak behin-behinean gelditzeko aukera du". Gauzak horrela, eta lanak geldituz gero, "kostea eta hondamendia noren gain geldituko diren" galdetu du.

Egoera ikusita, AHTaren lanak eta ekimen administratibo guztiak berehala gelditzeko eskaera egin dio Celayak Nafarroako Foru Gobernuari. Horrekin batera, Luis Zarraluquiren dimisioa ere eskatu du Nafarroako Gobernuak izan duen "jarrera lotsagarriarengatik" eta proiektua "modu axolagabean" kudeatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea